martes, 1 de junio de 2010

Betagarri¡¡

Eguerdi on¡¡

Betagarri Gasteizko musika taldea da, 1992an sortutakoa. Hala ere, 1997ko otsailean grabatu zuten haien lehenengo diskoa, Betagarri, Mil A Gritos Records diskoetxearekin.

Gasteizko zortzikoteak erakutsi du badagoela ska-rockarentzat lekua bai Euskal Herrian eta bai gure mugetatik kanpo ere. Ez hori bakarrik: dagoeneko zortzi disko ditu kalean, eta herri zapalduen alde eta gehiegikerien kontrako hitz zuzenak helarazita, gai da plazetan jendea dantzan jartzeko. Hizkuntza eta doinuen mestizajea aldarrikatzen du Betagarrik.

* Maketa (1994)
* Betagarri (1997)
* Arren Erro Zaharra (1999)
* 80/00 (2000)
* Freaky Festa (2000)
* Remix (2001)
* Arnasa Hartu (2002)
* Zuzenena (2004)
* Hamaika Gara (2006)
* Bizitzari txistuka (2009ko urriaren 29an, Elkar)

jueves, 27 de mayo de 2010

Pikutara- gudarien eguna¡¡

Kaixo!!



Abesti hau PIKUTARA taldearena da, esaten duen hiru gudareei dedikatuta dago; Rafa; Mikel eta Peru.

Pikutara Euskal Herriko musika talde bat da. Ska, Reggaea edota rockaren bidezko protesta letrak ditu. Naturaren defentsan, soldaduskaren kontra, euskal preso politiko eta Gudarien alde, edota maitasuna dira Pikutararen letretako gaiak, besteak beste.

Behin abeslaria, Unai, lanean ari zela, ezbehar bat gertatu zitzaion, andamio bat jausi omen zitzaion alegia. Ondorioz, oroimena galdu zuen eta taldea bertan behera geratu zen. Harrezkeroztik, oroimena berreskuratzen aritu da, eta 2006an kontzertuak eskaintzeari ekin zuen taldeak, nahiz eta musikaren kalitatea ez izan garai batekoa. 2007an maketaren abesti batzuk aldatu ondoren lehenengo diska kaleratu zuten, Agur eta Ohore.

Taldearen berezitasuna txalaparta da, aski ezaguna Gudarien eguna abestian.

Piperrak¡¡¡

Eguerdion!!!

Piperrak Erriberako punk musika taldea da. 1990eko hamarkadan bi disko kaleratu zituzten. Haien kantetan koro asko eta melodia errepikakorrak sartzen dituzte. Errebindikazioak jai doinuan bildurik, taldea desegin ostean ere (1999) maiz entzuten ziren haien kantak herriko jaietan. 2007ko urtarrilaren 13an eszenatokietara itzuli ziren, lehen kontzertua Hatortxu Rocken eginez. Lehengo taldetik mantendu ez zen bakarra gitarra-jolea izan zen.


Taldekideak:

Josetxu: ahotsa
Txitxarro: baxua
Rufo: bateria
Fermin: gitarra

DISKOGRAFIA:

Potrotaino
Okupados
Iruñea 6 de Julio (Snuffren "Do Nothing" abestiaren moldaketa)
El político
Mi primer amor
Bush Satán
Gora Sartaguda
La ribera rokanrol

jueves, 20 de mayo de 2010

Sutan!


Eguerdi on¡¡

Sarrera honetako talde hau lagun batena da, Aitor Fernandez Loroño bajista da. Taldea Zornotzakoa da bere izena Sutan da, punk rock, Oi jotzen dute. Oraindik ez due maketarik grabatu bakarrik beste taldeen koberrak egin dituzte.

martes, 18 de mayo de 2010

Eskorbuto!



Taldea 1980an sortzen da Santurtzin (Bizkaia), punk musikaren mugimenduak eraginda. Oso hasiera zaila izan zuten, 1983an, Madrila zihoazela, poliziak atxilotu zituen beraiek egindako maketa baten letrengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren denboran abandonatuta sentitu ziren Euskal Herriko hainbat sektoreengandik, eta honekin abesti bat egin zuten A la mierda el País Vasco deiturikoa. Kantu hau RIP taldearekin batera ateratako diskoan sartu zuten 1984an, disko hau “Zona Especial Norte” izena zuen, honek Euskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.

Euren lehen albun ofiziala 1985ean iritsi zen, “Eskizofrenia” izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. 1986an “Anti-todo” atera zuten, disko hau askorentzako azken urteetako punk diskorik hoberena da. Urte berean album bikoitz bat atera zuten “Impuesto revolucionario” izenarekin, zuzenean grabaturikoa, eta 1987an estudioan grabaturiko disko bat atera zuten “Los demenciales chicos acelerados”. 1988an autoproduzitzea erabaki zuten eta “Las más macabras de las vidas” diskoa atera zuten. 1992an “Demasiados enemigos” diskoa atera zuten, garai hartan Iosuk eta Juanmak heroinarekin arazo larriak zituzten. Iosu drogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko maiatzaren 31an. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko urriaren 8an hil zen.

Nahiz eta taldeko bi kide hil, 1994an “Aki no keda ni dios” atera zuten. Josuk eta Jualmak hil aurretik idatzi zituen abestiekin. Pacok taldearekin jarraitzea erabaki zuen, nahiz eta taldeko bi kide hil. Honengatik taldeko jarraitzaile batzuek protesta egin zuten. “Kalaña” 1996an, eta “Decadencia” 1998an izan ziren taldearen azkeneko diskoak.

Eskorbuto ez zen talde famatua egin ondo abesten zutelako, beraien abestiak garai horretako himno bihurtu zirelako baizik, adibidez “Mucha policia poca diversión”. Askok maite eta askok gorrotatu zuten taldea izan zen. Beraien erlazioak beste talde batzuekin ez ziren oso onak izan, adibidez La Polla Recordsekin, Eskorbutokoek hauei gitarrak lapurtzen zizkieten.

jueves, 13 de mayo de 2010

Kortatu!


Eguerdi on¡¡

Sarrera honetan 80 hamarkadako taldeekein jarraituko dut ere.Sarrera honetako musika taldea Koratatu izango da.

Kortatu 1984 sortu zen Irunen (Gipuzkoa), parte hartu zuten "Rock RAdical Vasco" denominatua zegoena. Kortatu izan zen Estatu Espainarrean SKA sartzen hasi zirenak ez zen Ska gogorra, ska bat zen baina beti base punk batean.

Lehengo letrak gazteleras ziren euskera ez zekitelako eta euskera ikasten ziren bitartean euskarasko abestiak ateratzen hasi ziren.

Haien ikuspegia Ezker Abertzalea, adibidez "Sarri-Sarri" E.T.A Joseba Sarrionandiari dedikatua dago, kartzelatik ihes egin zuena.

Kideak Mugurza anaiak, Fermin gitarra eta ahotsa eta Iñigo baxua eta koroak eta Matin bateria. Izena Korta-tik dator. Korta Manuel Mª Garmendia Zubiarraien apodoa zen E.T.A ren mugalari bat. Korta deitzen zioten bera hasi zen kaserioa Kortatu deitzen zen eta hori da Kortaturen izenaren historia.

Diskografia:
* Cicatriz, Jotakie eta Kontuz-Hi!-rekin batera titulurik gabekoa (1985)
* Kortatu (1985)
* El estado de las cosas (1986)
* Kolpez Kolpe (1988)
* Azken Guda Dantza (zuzenean) (1988)

martes, 11 de mayo de 2010

La polla records


80 harmakada Euskal herrian:

80ko hamarkadan Euskal herrian egon diren talderik onenak sortu egin ziren:

1979 La Polla Records sortu zen Salvatierran (araba), taldeko kideak Evaristo solista, Fernandito bateria, Maleguin bajoa, Txarly gitarra eta abeslari eta Sume beste gitarra. La polla records kritika asko egiten dute kapitalismoari, jerarkiari, faxismoari, katolikoei, patriotismoari eta abr...

1979tik 2004 arte non taldea apurtu eta gero kide batzuk eszenarioetatik jarraitu zuten beste talde batzuekin.

Diskografia: 20 disko atera zituzten;

Banco Vaticano (Maqueta) - 1981
Y ahora qué? (EP) - 1983
Salve - 1984
Revolución - 1985
Directo en Bembibre - 1986
No Somos Nada - 1987
Donde Se Habla - 1988
En Directo (Directo) - 1988
Ellos Dicen Mierda, Nosotros Amén - 1990
Los Jubilados - 1990
Barman (EP) - 1991
Negro - 1992
Hoy es el Futuro - 1993
Bajo Presión - 1994
Carne Para la Picadora - 1996
En Turecto (Directo) - 1998
Toda La Puta Vida Igual - 1999
Bocas - 2001
El Último (el) de La Polla - 2003
Vamos Entrando (Directo) - 2004 (Grabado en el Festival Viña Rock 2003)