Kaixo!!
Abesti hau PIKUTARA taldearena da, esaten duen hiru gudareei dedikatuta dago; Rafa; Mikel eta Peru.
Pikutara Euskal Herriko musika talde bat da. Ska, Reggaea edota rockaren bidezko protesta letrak ditu. Naturaren defentsan, soldaduskaren kontra, euskal preso politiko eta Gudarien alde, edota maitasuna dira Pikutararen letretako gaiak, besteak beste.
Behin abeslaria, Unai, lanean ari zela, ezbehar bat gertatu zitzaion, andamio bat jausi omen zitzaion alegia. Ondorioz, oroimena galdu zuen eta taldea bertan behera geratu zen. Harrezkeroztik, oroimena berreskuratzen aritu da, eta 2006an kontzertuak eskaintzeari ekin zuen taldeak, nahiz eta musikaren kalitatea ez izan garai batekoa. 2007an maketaren abesti batzuk aldatu ondoren lehenengo diska kaleratu zuten, Agur eta Ohore.
Taldearen berezitasuna txalaparta da, aski ezaguna Gudarien eguna abestian.
jueves, 27 de mayo de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario