martes, 1 de junio de 2010

Betagarri¡¡

Eguerdi on¡¡

Betagarri Gasteizko musika taldea da, 1992an sortutakoa. Hala ere, 1997ko otsailean grabatu zuten haien lehenengo diskoa, Betagarri, Mil A Gritos Records diskoetxearekin.

Gasteizko zortzikoteak erakutsi du badagoela ska-rockarentzat lekua bai Euskal Herrian eta bai gure mugetatik kanpo ere. Ez hori bakarrik: dagoeneko zortzi disko ditu kalean, eta herri zapalduen alde eta gehiegikerien kontrako hitz zuzenak helarazita, gai da plazetan jendea dantzan jartzeko. Hizkuntza eta doinuen mestizajea aldarrikatzen du Betagarrik.

* Maketa (1994)
* Betagarri (1997)
* Arren Erro Zaharra (1999)
* 80/00 (2000)
* Freaky Festa (2000)
* Remix (2001)
* Arnasa Hartu (2002)
* Zuzenena (2004)
* Hamaika Gara (2006)
* Bizitzari txistuka (2009ko urriaren 29an, Elkar)

No hay comentarios:

Publicar un comentario